2021/04/23

LIBURU EGUNA. GURASOAK IPUINAK KONTATZEN

Liburu eguna ospatzeko hainbat ekintza burutu ditugu. Urtero, gurasoak eskolara etortzen ziren ipuinak kontatzera, baina aurten covid-a dela eta gelara sartu ezin direnez, bideoan grabatzea eta irakasleari bidaltzea proposatu diegu. Arrakasta handia izan du proposamenak eta hainbat kontaketa jaso ondoren, umeek pila bat disfrutatu dute ikusi eta entzuten. Honetaz gain, liburutegian, ikasleek ekarritako ipuinekin erakusketa bat burutu dugu, baita gelako kontaketak egin eta beste taldeekin era digitalean partekatu edota gustuko ipuinak ekarri eta zergatik gustatu zaigun azaldu.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario