2021/03/23

Euskara Erronka

Ikasturtean zehar Euskararen erabilera sustatzeko asmoz hainbat jarduera egiten ditugu. 

Gure Lorenzotxoren azken erronka arrakasta handiz gauzatu ondoren, oraingoan ikasleen txanda heldu da. Talde bakoitzak beste taldekidentzako erronka bat  prestatu beharko du.Aste beteko epea izango dute euskal erronka hauek prestatzeko eta gauzatzeko. 


A lo largo del curso realizamos diversas actividades con el fin de fomentar el uso del Euskera.

Después de llevar a cabo con gran éxito el último reto de nuestro Lorenzotxo, esta vez ha llegado el turno de los alumnos y alumnas. Cada grupo deberá preparar un reto para el resto de compañeros. Tendrán una semana de plazo para preparar y llevar a cabo estos retos.

Ondo pasa!!!

1go mailako erronka



2.mailakoen erronka


1. Aho korapilo bat edo bi aukeratu
2. Ikasle guztien partaidetza izanik, kronometratu aho korapiloa, "ondo esanda", ea nork lortzen duen azkarren egiten.

AHO KORAPILOAK


Tza, tza, tza
pasatzen dut erratza.
Tze, tze, tze
gela nago garbitzen.
Tzi, tzi, tzi
mantala dut jantzi.
Tzo, tzo, tzo
Zikindu nintzen atzo.
Tzu, tzu, tzu
dantzan tzun pan tzun!




Kokomiko, kokomiko,
geldirik hor, mutiko.
Kokomiko, kokomiko
hondatuta betiko!


Akerrak adarrak okerrak ditu,
adarrak okerrak akerrak ditu,
adarrak akerrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu.



Kamamila,
mantzanila,
mendian gabiltza
bila eta bila.
Hara hemen zerbait
biribil-biribila!
Zer ote da?
Zer ote da?
Behi baten
kaka pila!


Hitzaren giltza,
hitzaren giltza,
ahoa ireki eta
elkarrekin
mintza!

MARTIN BONBIN
ERREGE ETA SORGIN
TIPULA ETA GATZA
MARTIN, IPURDI LATZA



DIN, DON
KIKILIMON
SALTSA PIKA
TORTOLIKA
DE-BU-ZON
AITONA MARTZELON
KIXKI ETA MIXKI
TA KAXKAMELON



Txokolo mokolo txingo
txingola mingola txango
txankala mankala zart
zankulu zinkulu zirt!



Saldaren ondoren
sardina erreta,
sardinen ondoren
sagarren konpota:
orain lotara noa
bapo asetuta!




ATXA-MITXA ZILARRA
JOAN JOAN OILARRA
ARDI BELTZA BILARA
O PITXON, BIRIBILTON,
TXIN, TXAN, TXON



Marigorringo, txuri gorringo, bihar eguzkia edo euria egingo.


3.mailako erronka























4.mailako erronka


Hurrengo estekan "Ermua ezagutzen" deritzon galdetegia erantzuteko aukera izango duzue KAHOOT bitartez.

"Ermua ezagutzen"


5.mailako erronka 


Tabú jolasa prestatu dute 5.mailakoek. 

Maila erreza


Maila ertaina


 Maila zaila


 
6. MAILAKOEN ERRONKA

Euskal mitologiaren inguruko erronka batekin datozkigu eskolako nagusieak.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario