2022/12/05

EUSKERA EGUNA

Gure hizkuntza eskolako proiektuko ardatzetariko bat izanik, Euskara egunari garrantzi berezia ematen diogu. 

Aurtengo ekitaldian, Lorenzotxo, Ahobizi eta Belarriprest bisitan etorri zaizkigu. Gainera Lehen Hezkuntzako ikasleek Herri Kiroletako jokoez eta hizkuntz jolasez osaturiko ginkana bat burutu eta Euskaraldiko kanta patioan dantzatu dute. Hori gutxi balitz, auzoko dendari, tabernari, okindegi, ileapaintzaile, txutxe saltzaileen... laguntzarekin, San Lorenzo auzo osoan zehar altxorraren bila ibili gara.

Ikasleek euskaraz hitz egiteaz gain, bikain pasatu dute.















No hay comentarios:

Publicar un comentario