Atzo ETBko "Ene kantak" produktora eskolan izan genuen eta 2. mailako ikasleekin goiz osoa programa grabatzen egon ziren. Gure umeentzat experientzia zoragarria izan zen eta primeran pasatu zuten jolasak, zozketak, dantzak, elkarrizketak...Astonauta, Argi, Eneko eta gainerako pertsonaiekin
Ekoiztetxeko zuzendaritzak jakinarazi digu programa martxoaren 21eko astean emango dutela.Grabazioa goiz bakar batean egin bada ere, telebistako emisioa goian aipatutako asteko lanegun guztietan egiten da.
Beraz, martxoaren 21etik 25era eta astelehenetik ostiralera 20: 00etatik 20: 30era "Ene kantak" saioa izango da ikusgai San Lorentzoko 2. mailako haurrekin ETB3 katean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario