2021/12/09

EUSKARA EGUNA

 Ostiralean euskara eguna ospatzeko, azkeneko bi asteetan zehar landutako hainbat ekintza eta jarduerei bukaera eman genion. Lorenzotxo eskolara bisitan etorri zitzaigun eta gelaz gela pasatu zen. Euskera asko erabili dugunez bere puzlea bukatzea lortu genuen eta hain pozik jarri zen, oparitxo bat eta txokolatea ekarri zigula.

Gainera eskolako leihoak euskeraren inguruko leloz bete genituen eta familiek bidalitako argazkiekin "Guk euskaraz, zuk zergatik ez?" bideoa sortu.

Musika, giro alaia eta euskerako jolasak ere izan genituen primerako eguna pasatzeko.
















No hay comentarios:

Publicar un comentario