2021/06/23

6. MAILAKOEN AGURRA

Ikasturteko azkeneko egunean 6. mailakoen agurra ospatu dugu. Emozioz eta sentimenduz beteriko ekitaldi honetan, eskolako langileek  agur bertso bat abestu dute, eskolako gazteenak larrosa bat eman die eta Guraso Elkarte partetik oroigarri bat jaso dute. 

Ikasleek beraiek ere, agur esan digute kartulinekin osatutako mezu baten bidez eta dantza bat dedikatu digute.

ZORIONAK egin duzuen ibilbideagatik eta ANIMO eta ZORTE ON zuen bizitzaren etapa berrirako!!!









AGUR BERTSOAK 

 

Txikitan hasi zineten hemen

alaitu zenuten gela,

urteak pasa ta bazoazte

nagusienak bezala

argi daukagu eta aitortu

nahi dizuegu horrela,

Bihurri bezain maitagarriak

zuek denak zaretela.

 

Gelan ditugu perfil ugari

ederra da pelikula,

Isiltzen ez den ikaslea ta

eusten duena eztula,

Entzun arretaz gure aitortza

ta ez ahaztu sekula,

Aurrerantzean benetan faltan

botako zaituztegula.

 

Urte hauetan ikusi dugu

gela hontan denetarik,

Ibilbide hau hasia baizen

oso-oso gaztetatik,

Zorte onenaz aurrera egin

denek bihotz-bihotzetik,

Muxu erraldoi eta bero bat

guzti guztion partetik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario