2022/11/10

Belaunaldien arteko Programa

 Ikasturte honetan, Covid-aren ondorioz, bertan behera gelditu zen Belaunaldien arteko Programa berriro martxan jartzeko aukera izango dugu. 6. mailako gure ikasleek, herriko Abeletxe Zahar Egoitzarekin batera, programa honetan parte hartzera doaz. Datorren astetik aurrera, astelehen eta ostegunero Zahar egoitzara joango dira eta bertokoekin batera hainbat jarduera egingo dituzte.

Jarraian gaurko bisitaren argazki batzuk uzten dizkizuegu. Haien esanetan, hasierako bisita hau, oso aberatsa eta hunkigarria izan da aldi berean. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario